Uda hasierako musika-ekitaldi garrantzitsuenetakoa ekainaren 5ean eta 6an izanen da Iruñeko Ziudadelan
EN VIVO jaialdiak aurtengo ediziorako motorrak berotzen jarraitzen du, eta gaur aurkeztu ditu ekainaren 5ean eta 6an Iruñeko Ziudadelan izanen diren emanaldien ordutegiak. Ateak 18:30ean irekiko dira ostiralean, eta larunbatean, berriz, 16:00etan, bigarren egunean arratsalde osorako eta gauerako ere antolatu baitira musikaz gozatzeko kontzertuak.
Ostirala Virginia Saintten DJ setarekin hasiko da, musika elektronikoaren eta pop alternatiboaren ildotik, eta kontzertu batetik besterako tarteak ere beteko ditu arratsalde osoan. Segidan Jumelage taldearen txanda izanen da, rumba, flamenkoa eta euskal sustraiak nahastuta. Gauak aurrera egin ahala, Estatuan egun dagoen rock alternatiboko talde adierazgarrienetako bat igoko da agertoki gainera, León Benavente, eta haren atzetik Sidonie, bere unibertso pop eta psikodelikoarekin. Lehen eguna biribiltzeko erantzukizuna La M.O.D.A. taldeari dagokio, eta berriz ere erakutsiko dute kontzertu bakoitza ospakizun kolektibo bihurtzeko gai direla, folka, rocka eta herri-abestiak uztartuta.
Ekainaren 6an, larunbata, ateak 16:00etan zabalduko dira, programazio zabalagoa antolatu baita Ziudadelan arratsaldetik gauera arte, elektronikarekin eta sonoritate urbano berriekin hasi eta ETS taldearen gingarekin amaitu. Eguna hasteko, Sara Goxuaren DJ setak berotuko du giroa, eta kontzertu batetik besterako tarteak ere beteko ditu, Afrikatik datozen soinuak, soinu latinoak eta clubeko elektronika nahastuta. Hurrengoa Mon Dvy produktore nafarra izanen da, eta trap, R&B eta jazz musikak ikuspegi garaikide batetik nola fusionatzen diren erakutsiko du; haren atzetik Lisasinson taldearen pop-punk zuzena iritsiko da. Programazioarekin aurrera eginda, Süne artistak elektronikan eta sustraietan oinarritutako soinu-imaginarioa aurkeztuko du, eta euskal eszena berriko ahots berezienetako bat entzuteko aukera egonen da, Janus Lesterrekin. Azken txanpa abiatzeko, Nil Moliner Estatuko egungo pop artista handia izanen da agertokia gainean, eta, azkenik, ETS (En Tol Sarmiento) taldearekin amaituko dira kontzertuak; ETS taldekoek sekulako arrakasta izan dute Estatuan barrena egin duten biran, eta EN VIVO jaialdian eskainiko dute Euskal Herrira itzuli osteko lehen showa, une honetan jende gehien mugitzen duen taldeetako bat eta belaunaldiarteko fenomeno peto-peto bihurtuta.
EN VIVO jaialdiaren 2026ko edizioa Ziudadela gotorleku errenazentistan kokatuko da, kokapen aldetik eta hedadura aldetik egokia delako, eta bi egunez kulturaren eta musikaren topagune bihurtuko da, udako denboraldiari hasiera emateko.
Jaialdiaren antolakuntzak esker ona adierazi nahi die, bereziki, Iruñeko Udalari, Cerveza El Águila etxeari eta Laboral Kutxari, baita ekitaldi hau antolatzeko ezinbestekoak diren gainerako babesle eta laguntzaileei ere.
EN VIVO jaialdia
2026ko ekainak 5 eta 6
Ziudadela, Iruñea
EKAINAK 5 OSTIRALA
18:30 Ate irekiera
18:30 VIRGINIA SAINTT
19:15 JUMELAGE
20:00 VIRGINIA SAINTT
20:15 LEÓN BENAVENTE
21:30 VIRGINIA SAINTT
22:15 SIDONIE
23:30 VIRGINIA SAINTT
0:15 LA M.O.D.A.
EKAINAK 6 LARUNBATA
16:00 Ate irekiera
16:00 SARA GOXUA
16:30 MON DVY
17:10 SARA GOXUA
17:35 LISASINSON
18:15 SARA GOXUA
18:45 SÜNE
19:45 SARA GOXUA
20:15 JANUS LESTER
21:15 SARA GOXUA
22:00 NIL MOLINER
23:15 SARA GOXUA
00:00 ETS
Eguneko sarreren salmenta orokorra: 45€ + kud. gas.
Asteburuko bonua: 75€ + kud. gas.