EN VIVO jaialdiko kartelari ETS gehitu zaio eta egunez eguneko banaketaren berri eman da 

Uda hasierako musika-ekitaldi garrantzitsuenetakoa ekainaren 5ean eta 6an izango da Iruñeko Ziudadelan

EN VIVO jaialdiaren hurrengo edizioa ekainaren 5ean eta 6an izango da Iruñeko Ziudadelan, eta antolatutako musika-proposamen osoaren berri eman dute. Ekitaldirako baieztapen garrantzitsuenetako bat iragarri da gaur: ETS arabarrak; horretaz gain, egun bakoitzean zein artista arituko diren ere jakinarazi da, artista ezagunak, musikari berriak eta tokiko talentua uztartzen dituen egitaraua prestatu baitute astebururako.

Ekainaren 5ean La M.O.D.A. taldea izango da kartelburu; Estatuko banda handienetako bat denak egundoko konexioa lortzen du publikoarekin folka, rocka eta abesti herrikoiak biltzen dituen errepertorioa eskainita zuzeneko bizi-bizietan. Haiekin batera, León Benavente eta Sidonie taldeak ere arituko dira; lehenengoek elektronika eta rock musika baliatzen dute diskurtso zorrotz eta garaikidea egiteko, eta bigarrenek, berriz, pop unibertso bereizgarria erakutsiko dute agertoki gainean, ibilbidea eta etengabeko berrikuntza uztartuta. Lehenengo eguna bukatzeko, jaialdiak tokiko artistekin duen lotura indartzen duten bi proposamen: Jumelage taldeak runba, flamenkoa eta euskal sustraien nahasketa ekarriko du, eta Virginia Sainttek DJ set bat eskainiko du, musika elektronikoa narratiba emozionalarekin eta estetika zaindu batekin konbinatuta.

Ekainaren 6an, larunbata, ETS (En Tol Sarmiento) taldea bere unerik gozoenean iritsiko da Iruñera; izan ere, Bartzelonan eta Madrilen kontzertu-areto handiak lepo bete ostean masa-fenomeno Estatu osoan bihurtu direla esan baitaiteke, eta festa-giroko ereserkien bidez hainbat belaunalditako publikoarekin konektatzeko gaitasuna berretsi dute. Gainera, Nil Moliner artistak zuzenean erakutsiko du zergatik den Estatuko pop artista ezagunenetako bat, hit handiz betetako errepertorioari eta publikoarekin konektatzeko modu bereziari esker. Bigarren egun horretan arituko dira, halaber, Janus Lester, bere ahots bereziaren inguruan artikulatutako pop, folk eta elektronikaren fusio pertsonalarekin, eta Süne, trikitixa eta tradizioa egungo soinu eta testurekin konbinatuta. Eguna osatzeko, Lisasinson taldeak egiten duen pop-punkaren energia zuzena eta berehalako leloak entzun ahal izango dira, +Músicas Live programaren barruan hautatua izanik; bestalde, trap, R&B eta jazz fusioa Mon Dvyren eskutik iritsiko da, eta Sara Goxuak soinu afrikarrak eta latinoak klubeko elektronikarekin fusionatuko ditu bere DJ setean.

EN VIVO jaialdiaren 2026ko edizioa Ziudadela gotorleku errenazentistan kokatuko da, kokapen aldetik eta hedadura aldetik egokia delako, eta bi egunez kulturaren eta musikaren topagune bihurtuko da, udako denboraldiari hasiera emateko.

Jaialdiaren antolakuntzak esker ona adierazi nahi die, bereziki, Iruñeko Udalari, Cerveza El Águila etxeari eta Laboral Kutxari, baita ekitaldi hau antolatzeko ezinbestekoak diren gainerako babesle eta laguntzaileei ere.

Eguneko sarrerak salgai daude jada, aurresalmentan Laboral Kutxako bezeroentzat, maiatzaren 1eko 10:00ak arte, eta salmenta orokorra maiatzaren 1eko 11:00etan aktibatuko da, maiatzaren 4ko 23:00ak arte promozioko prezio berezian. Aldi berean, asteburuko bonuak salgai daude oraindik

EN VIVO jaialdia
2026ko ekainak 5 eta 6
Ziudadela, Iruñea

EKAINAK 5 OSTIRALA

LA M.O.D.A.

LEÓN BENAVENTE

SIDONIE

JUMELAGE

VIRGINIA SAINTT

 

EKAINAK 6 LARUNBATA
ETS

NIL MOLINER

JANUS LESTER

SÜNE

LISASINSON

MON DVY

SARA GOXUA

 

Eguneko sarreren aurresalmenta – Laboral Kutxa: apirilaren 29ko 11:00etatik maiatzaren 1eko 10:00ak arte:  40 € + kud. gas.

Eguneko sarreren salmenta orokorra – promo: maiatzaren 1eko 11:00etatik maiatzaren 4ko 23:00ak arte: 40 € + kud. gas.

Eguneko sarreren salmenta orokorra: maiatzaren 4ko 23:00etatik: 45€ + kud. gas.

Asteburuko bonua: 75€ + kud. gas.

Suscríbete a nuestra newsletter

Eman izena gure Newsletter-ean