Nil Moliner, La M.O.D.A., León Benavente eta Sidonie, EN VIVO 2026 jaialdiko lehen izenak

Edizio berri hau ekainaren 5ean eta 6an ospatuko da, Iruñeko Zitadelan.

EN VIVOk etapa berri bat hasiko du 2026an: esparruz eta dataz aldatu, eta bere formatua zabalduko du. Jaialdia ekainaren 5ean eta 6an egingo da Iruñeko Zitadelan, hiriaren erdigunean dagoen gune historikoan, ingurune berezi hau bi egunetan zehar musikaz betetzeko. Aurtengo ediziorako, EN VIVOk gaur egungo Estatuko izen handienetako batzuk bilduko ditu. Lehenengo txanda honen buruan  Nil Moliner, La M.O.D.A., León Benavente eta Sidonie daude, eta laster beste batzuk batuko dira.

Estatuko pop garaikidearen ahotsik ezagunenetako bat Nil Moliner da bere kantutegi argitsu eta zuzenari esker; izan ere, publiko oso anitzekin konektatzeko gai da, emozioz eta hurbiltasunez betetako abestien bidez. Estatuko esparru nagusiak goraino bete ostean, Iruñean aro berri bat aurkeztuko du, bere kontzertuak energiaz eta publikoarekiko konplizitatez beteriko ospakizun kolektiboak direla beste behin erakutsiz.

Bestalde, La M.O.D.A. (La Maravillosa Orquesta del Alcohol) taldeak EN VIVO 2026en emango du Nafarroako kontzertu bakarra, aurretik Zentral aretoko sarrera guztiak hiru egunez saldu ostean. Akordeoia, klarinetea, mandolina edo banjoa bezalako instrumentuek eta Burgosko herrian erroturiko nortasunak markatutako soinuarekin, zazpikoteak San Felices disko berria aurkeztuko du jaialdian. Beti eboluzioan eta hunkigarria bezain energikoa den zuzeneko batekin, taldea herrialdeko proiektu maitatuenetako bat bihurtu da, eta esparru handiak zein Estatuko jaialdi nagusien lehen lerroak bete ditu.

Leon Benaventek ohiko dituen rocka, elektronika eta diskurtso zorrotza gehituko dizkio kartelari. Zuzeneko potentziagatik eta nortasunik galdu gabe eboluzionatzen duen errepertorioagatik ezaguna den taldea panorama independentearen ezinbesteko erreferentzia bihurtu da, intentsitateagatik eta Abraham Bobak entzuleekin konektatzeko duen berezko gaitasunagatik nabarmentzen diren kontzertuekin.

Esperientzia- eta karisma-dosia eta belaunaldiko ereserkiz betetako errepertorioa azken hamarkadetako pop eta rock alternatiboaren Estatuko banda esanguratsuenaren kontura izango dira: Sidonie. Hirukote katalana EN VIVOra itzuliko da Catalan Graffiti disko berria aurkeztera. Lan horrek haien etengabeko bilakaera erakusten du, eta berretsi egiten ditu edozein musika hitzordu handitan falta ezin den izen gisa.

EN VIVO jaialdiaren 2026. edizioa Zitadelaren esparru paregabean egingo da. Gotorleku errenazentista kultura eta musika topagune handi bihurtuko da bi egunez. Esparru zabala eta irisgarria da, kokaleku estrategiko batean, horregatik da eszenatoki ezin hobea jaialdiaren etapa berri honetarako.

EN VIVO jaialdiaren antolakuntzak eskerrak eman nahi dizkie bereziki Iruñeko Udalari eta Laboral Kutxari, kultura, iraunkortasuna eta gizarte-konpromisoa sustatzearen aldeko apustua egiten duen erakunde finantzarioari. Bi horiek, gainerako erakunde laguntzaile eta babesleekin batera, ekitaldi hau posible egiten dute.

EN VIVO 2026 ediziorako sarrerak salgai daude dagoeneko jaialdiaren webgunean, irteera promozio-prezioan: 49 €.

Suscríbete a nuestra newsletter

Eman izena gure Newsletter-ean