Halaber, Delaossa, Juancho Marqués, Huda, Laura Sam eta La Furia arituko dira jaialdian
Gaur aurkeztu dira jaialdiaren ordutegiak: emanaldiak 18:00etatik gauerdia igaro arte izango dira
Festival EN VIVO ostiral honetan, irailaren 19an, ospatuko da Iruñean-Pamplonan, Navarra Arenan. Kase.O kartelburuak musikaren industrian 30 urte bete dituela ospatuko du, Estatuko hip-hop panoramako artista ezagunez eta berriz inguratuta.
Kase.O artistak hiru hamarkadatik gorako musika-karrera bere zaleekin batera ospatzea du asmo, ahalik eta ospakizun onena eginda. Orain arteko bidearen errepasoa egiteko modu bat izanen da, lan berriaren ekoizpenean buru-belarri murgildu aurretik; aro baten amaiera eta aro berriaren hasiera. Hurrengo erronken aurrean, makina koipeztatzeko eta bere jarraitzaileen energiaz betetzeko modu bat, haien hutsune handi-handia sumatu ostean. Euskadin, Nafarroan, Kantabrian eta Errioxan ez du beste kontzerturik emanen, eta ikuskizun esklusibo eta errepikaezina ikusteko aukera eskasetako bat izanen da hau, sorpresaz beteriko showa prestatu baitu, nostalgiak bezainbesteko garrantzia izanik ospakizunak.
Navarra Arenak 17:30ean irekiko ditu ateak, eta La Furia izango da lehenengoa oholtzara igotzen, 18:00etan, bere zuzeneko bortitz eta konprometituarekin jaialdiari hasiera emateko. Ondoren Huda arituko da 18:40ean; raparen eta hip-hoparen bidez hainbat kultura uztartzen dituen ahots gaztea da. 19:30ean Laura Sam izango da protagonista, indar eszeniko paregabeaz eta poesia eta erritmoa nahasten dituzten testuez lagunduta. 20:30ean, Juancho Marqués igoko da oholtzara bere flow dotorearekin eta letra introspektiboekin. Eta, azkenik, eszena urbanoaren izen handietako bati egingo zaio lekua: Delaossa, 22:00etan arituko da, arrakastez, jarreraz eta egia gordinez betetako emanaldiarekin.
Uneik desiratuena 00:10ean iritsiko da, Kase.Oren emanaldiarekin. Bere jendearekin berriz elkartzeko une gogoangarria izango da, bere unibertso sonoroan barrena egindako ibilbide eszeniko bihurtuko dena, lirika zorrotzaz, emozioz eta errepikaezina den energiaz betea.
Jaialdiko sarrerak webgune honetan erosten ahal dira: www.envivo-festival.com. Eta autobus-zerbitzua ere izanen da, herri hauetatik: Santander, Bilbo, Eibar, Zarautz, Arrasate, Beasain, Ordizia, Gasteiz, Altsasu, Irun, Errenteria, Donostia, Logroño, Lizarra, Zaragoza eta Tutera.