Pertsona fisikoak datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokionez babesteko 2016ko apirilaren 27ko EUROPAKO PARLAMENTUAREN ETA KONTSEILUAREN 2016/676 ERREGELAMENDUA (EB) (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (DBEO), 95/46/EB Zuzentaraua indargabetzen duena) eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, datu pertsonalak babestekoa eta eskubide digitalak bermatzekoa (DPBEDBLO) eta hori garatzeko araudia kontuan hartuta, jakinarazten dizugu erantsitako check boxa onartzean berariazko baimena ematen duzula zure datu pertsonalak (irudiaren eta ahotsaren gainekoak barne) fitxategi batean sartu eta modu guztiz konfidentzialean tratatzeko. Fitxategi horren arduraduna LASTUR BOOKIN, S.L. (aurrerantzean, “konpainia”; IFZ: B-75.377.903; helbidea: Bilbao (Bizkaia), Ventosa Bidea, 46, 1º D, 48013 PK da, eta zure datuak xede hauekin tratatuko ditu: FESTIVAL EN VIVO (aurrerantzean, “ekitaldia”) zure parte hartzea eta/edo bertaratzea kudeatzeko, ekitaldiarekin erlazionatutako esperientzia hobetu eta optimizatzearren profilak segmentatzeko, eta konpainiak eta LAST TOUR taldeko gainerako enpresek eskainitako beste produktu eta zerbitzu batzuen berri emateko.
Zure datu pertsonalen tratamendua legitimatzen duten oinarri juridikoak hauek dira:
Eskatzen dizkizugun datuak egokiak, bidezkoak eta guztiz beharrezkoak dira deskribatu diren xedeetarako. Baimena noiznahi atzera botatzeko eskubidea duzu, baina horrek ez du inolako eraginik izango baimena indarrean zegoen bitartean egindako tratamenduaren legezkotasunean. Ematen diguzun informazio guztia benetakoa, zehatza eta egiazkoa dela bermatzen diguzu, eta agintzen duzu zure datuak eguneratuta mantenduko dituzula, uneoro zure benetako egoeraren isla izan daitezen; era berean, gezurrezkoak edo okerrak diren adierazpen guztien ardura zurea izango da, bai eta horrek eragin ditzakeen kalteena ere.
Datuak gordeko ditugu zurekin dugun kontratu bidezko harremanak edo merkataritza harremanak irauten duen bitartean, edo datuak ezabatu, ezeztatu eta/edo haien tratamendua mugatzeko eskubidea gauzatzen ez duzun bitartean; datuak gorde ditzakegun epealdia amaitzen denean, konpainiak ezabatu, suntsitu, blokeatu edo pseudonimizatu egingo ditu zure datu pertsonalak. Datuak blokeatuz gero, zure informazioa mantendu egingo da, erreklamazioak egiteko beharrezkoa izan daitekeen bitartean, edo, datuen tratamenduarekin erlazionatuta erantzukizun judizialak, legezkoak edo kontratuzkoak egon daitezkeenean eta erantzukizun horiek kudeatzeko datuak berreskuratu behar direnean; nolanahi ere, blokeatuta mantentzen den informazioari ez zaio inolako erabilerarik eta tratamendurik emango.
DATUAK LAGATZEA:
Zure datuak LAST TOUR taldeko sozietate hauei laga diezazkiekegu, lehen aipatu ditugun zerbitzuak behar bezala kudeatzeko eta aurrerantzean beste produktu eta zerbitzu batzuen berri emateko:
Kreditu txartelarekin ordaintzen baduzu, datuak kodifikatu eta gure ordainketa bazkideei transferituko dizkiegu. Zure datu pertsonalak LAST TOUR taldearen barruan bakarrik erabiliko dira, eta ez dizkiegu beste konpainia eta entitate batzuei lagako hemen adierazitakoez gain.
Azkenik, zure curriculum vitaea bidaltzen badiguzu lana eskatzeko, konpainiaren titulartasuneko fitxategi batean sartuko dugu. Fitxategi horren xedea da langileak hautatzea, eta, zure kabuz informazio hori bidaltzen badiguzu berariazko baimena emango diguzu etorkizunean zure datuak langileak hautatzeko edo kontratatzeko prozesuetan erabiltzeko. Gainera, datu horiek LAST TOUR CONCERTS, S.L. eta BALKBONE TOUR, S.L. konpainiei laga diezazkiekegu, xede berarekin,
baita klausula honetako 1. puntuan aipatzen den beste edozein entitate ere, eta/edo horietakoren bat ordezkatzen duena, eta/edo LAST TOUR taldean lotuta edo integratuta dagoena, eta/edo harekin lotuta edo integratzen dena. etorkizuna.
ESKUBIDEAK GAUZATZEA:
Datuetara sartu, zuzendu, ezabatu, tratamendua mugatu, ezeztatu edo aurka egiteko eskubideak baliatu ahalko dituzu, bai eta datuak eramateko eskubidea ere, helbide honetan: Ventosa Bidea, 46, 1º D, 48013 PK Bilboko (Bizkaia), dpo@lasttour.org. Era berean, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean erreklamazioa egiteko eskubidea izango duzu. Datuak babesteko legedian aurreikusita dauden eskubide horiek guztiak euskaraz, gaztelaniaz ala ingelesez gauzatu ditzakezu.
SEGURTASUN NEURRIAK:
Zure datu pertsonalak seguru mantentzearren, jakinarazten dizugu konpainiak maila teknikoko eta antolakuntzako neurriak hartu dituela ematen dizkiguzun datu pertsonalen segurtasun informatikoa bermatzeko; honako hauek, besteak beste:
Harpidetu azken berriak, artisten baieztapenak, promozioak eta askoz gehiago jasotzeko!