Bueltan da EN VIVO jaialdia! Kase.O izango da artista nagusia, 30 urteko ibilbidearen ospakizunarekin

KASE.O

Sarrerak abenduaren 12ean jarriko dira salgai, ostegunean, 10:00etan.

2.000 sarreraren aurre-salmenta esklusiboa prezio berezian, asteartean, abenduak 10, 10:00etatik aurrera

Bueltan da EN VIVO jaialdia. Oraingoan Iruñean izango da, 2025eko irailaren 19an, Navarra Arenan. Kartelburu Kase.O artista izango da, musikaren industrian 30 urte bete dituela ospatzeko.

SFDK taldearen 30. urteurreneko kontzertura joan zelarik piztu zitzaion Kase.Ori musikaren munduan hiru hamarkadatik gorako ibilbidea zaleekin ospatzeko irrika. Orain arteko bidearen errepasoa egiteko modu bat, lan berriaren ekoizpenean buru-belarri murgildu aurretik; aro baten amaiera eta aro berriaren hasiera. Hurrengo erronken aurrean, makina koipeztatzeko eta bere jarraitzaileen energiaz betetzeko modu bat, haien hutsune handi-handia sumatu ostean. Jaialdiko kontzertu hau bakarrik emango du Estatuko iparralde osoan, eta ikuskizun esklusibo eta errepikaezina ikusteko aukera eskasetako bat izango da, sorpresaz beteriko showa prestatu baitu, nostalgiak bezainbesteko garrantzia izanik ospakizunak.

Gaztelaniaz egindako hip hop musikaren garai guztietako erreferente nagusietako bat da Kase.O; hasieran, Violadores del Verso taldearekin batera ekin zion musika-ibilbideari 1998. urtean, eta berehala bilakatu ziren eragin handieneko taldeetako bat. Dena den, bakarka egin duen bidea ere ez da makala. El Círculo bigarren diskoarekin marka guztiak urratu zituen, bai salmentei dagokienez, bai kontzertuetako ikus-entzuleei dagokienez. Disko horren biraren barruan 52 kontzertu eskaini zituen 7 herrialdetan, eta 500.000 ikusle baino gehiago bildu zituen.

Iruñeko kontzertuan gonbidatu ugari arituko dira artistarekin batera; datozen hilabeteotan emango dugu horien guztien berri.

Abenduaren 10an, 10:00etan, lehen 2.000 sarrerak prezio berezian jarriko dira salgai: 46 € + gastuak; aurre-salmentako sarrera horiek erosi ahal izateko, itxarote-zerrendan eman behar da izena aurretiaz. Salmenta orokorra, berriz, abenduaren 12ean, ostegunean, 10:00etan, hasiko da.

Jaialdira joateko autobus zerbitzua egongo da: Santander, Bilbo, Eibar, Zarautz, Arrasate, Beasain, Ordizia, Gasteiz, Altsasu, Irun, Errenteria, Donostia, Logroño, Lizarra, Zaragoza eta Tuteratik.