Delaossa, Juancho Marqués, Huda eta Laura Sam ere arituko dira jaialdian
Irailaren 19an izanen da hitzordua, Iruñeko Navarra Arenan
EN VIVO jaialdia Iruñean izanen da, irailaren 19an, Navarra Arenan. Kase.O kartelburuak musikaren industrian 30 urte bete dituela ospatuko du, Estatuko hip-hop panoramako artista ezagunez eta berriz inguratuta.
Kase.O artistak hiru hamarkadatik gorako musika-karrera bere zaleekin batera ospatzea du asmo, ahalik eta ospakizun onena eginda. Orain arteko bidearen errepasoa egiteko modu bat izanen da, lan berriaren ekoizpenean buru-belarri murgildu aurretik; aro baten amaiera eta aro berriaren hasiera. Hurrengo erronken aurrean, makina koipeztatzeko eta bere jarraitzaileen energiaz betetzeko modu bat, haien hutsune handi-handia sumatu ostean. Euskadin, Nafarroan, Kantabrian eta Errioxan ez du beste kontzerturik emanen, eta ikuskizun esklusibo eta errepikaezina ikusteko aukera eskasetako bat izanen da hau, sorpresaz beteriko showa prestatu baitu, nostalgiak bezainbesteko garrantzia izanik ospakizunak.
Gaurkoan La Furia gehitu zaio zerrendari, iaz musikaren munduan hamargarren urteurrena ospatu ostean. Ahots sendoz, aldarrikapen soziala du ardatz rap feminista eta konprometituetan. Estatuko hip-hop panoramako talentu handienetako bat ikusteko aukera ere izango dugu, Delaossa; urte gutxi behar izan ditu promesa izatetik espainieraz abestutako musika urbanoaren errealitate irmo izatera igarotzeko. Juancho Marqués protagonista handietako bat izaten da bai jaialdietan, bai plataforma digitaletan, hilean 400.000 entzule baino gehiago izaten baititu Spotify plataforman, eta 34 milioi ikustaldi baino gehiago YouTuben. Gurean izango dugu aurten, baita kontuan hartzeko modukoa den talentu berri bat ere: Huda. Magrebtar jatorriko promesa gazteak hip-hop eta rap frantsesa ditu inspirazio-iturri, eta Madrilgo kultura Afrikako iparraldean dagoen herri txiki bateko kulturarekin partekatzen du; izan ere, bi leku horietako esperientziei, ideiei eta melodiei ahalik eta zuku handiena ateratzen baitie. Hasieran, errezitaldi eta lehiaketetan aurkezten zituen bere testuak Laura Samek eta, arian-arian, tokiko panoraman lekua aurkitzeaz gain, nazioko eta nazioarteko jaialdi ugaritara iristea lortu du; ziur gaude sekulako ahalmen eszenikoa erakutsiko duela emanaldian.
Jaialdiko sarrerak webgune honetan erosten ahal dira: www.envivo-festival.com. Eta autobus-zerbitzua ere izanen da, herri hauetatik: Santander, Bilbo, Eibar, Zarautz, Arrasate, Beasain, Ordizia, Gasteiz, Altsasu, Irun, Errenteria, Donostia, Logroño, Lizarra, Zaragoza eta Tutera.
